Azkoitiko Xabier Munibe ikastolako idazkaritza jarduera akademikoarekin zerikusia duten gai guztietaz arduratzen da, matrikulazioa, ikasleen altak eta bajak, bekak, guraso eta ikasleen ziurtagiriak eta bestelako dokumentuak kudeatuz. Eta gure ikasleen familikoek ahal den informazio gehiena eskura izatea nahi dugunez, gugana datozenei harrera egokia egiten saiatzen da, informazioa luzatuz, argibideak emanaz eta guraso eta ikasleetaz arduratuz, ohiko orduz kanpoko sarrera eta irteeratan bezala.
Ikastolak eskeintzen dituen eskolaz kanpoko jardueren kudeaketa ere idazkaritzak hartzen du bere gain, jangela, garraio, bitarteko zaintza edo eskolaz kanpoko gorabeherei erantzunaz: zerbitzuen antolaketa,  aldaketak, zerbitzuen inguruko oharrak,  zerbitzu egokiak eskeintzeko kontutan hartu beharreko xehetasunak.  Kudeaketa guzti hau burutzeko jangelako arduraduna eta administrazio kudeaketaren arduraduna dira idazkariarekin batera aritzen direnak.