Guraso agurgarriok:

Azkoitiko Ikastola Xabier Muniberengan jarri dituzuen gogo, asmo eta itxaropenengatik eskerrak eman beharrean aurkitzen natzaizue. Hezkuntza komunitatea denok osatzen dugu eta zuen seme-alaben hezkuntza eta heziketa guztion lana izateaz gain, guztiok modu orekatu eta koordinatuan jokatuz aurrera eraman behar dugun bizitza-egitasmoa da.

 

2021-2022 ikasturtea indarberrituta eta dakigun eta daukagun onena eskaini nahian gatozkizue eta hainbatetan ez dugula guztiz asmatuko jakin arren, geure jakinduria guztia eta borondate onena jarriko dugula zin dagizuet. Elkarrekin egingo dugun lan komuna modu eraginkorrenean bideratu beharko dugu, soilik honela hobetuko baitugu eskaintzen dizuegun hezkuntza-zerbitzua.

 

Bide horretatik gure erronkarik nagusiena zuen seme-alabei, egunero-egunero, eskaintzen diegun hezkuntza-maila hobetzen joatea izango da.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe eraikitzearen ardura hezkuntza komunitate osoarena izateaz gain, gutariko bakoitzaren zeregin gisa hartzea ere ezinbestekoa da.

 

Adeitasunez,

Mª JOSE ZUBIA

Azkoitiko ikastola Xabier Munibe LHIko zuzendaria.

Estimados padres:

Desde aquí queremos agradeceros por las ganas, deseos y esperanzas que habéis depositado en la  ikastola Xabier Munibe de Azkoitia. La comunidad educativa la formamos todos, y la educación de vuestros hijos e hijas es un proyecto de vida que debemos llevar a cabo actuando todos y todas de forma equilibrada y coordinada.

Durante el curso 2021-2022  queremos ofrecer lo mejor que sabemos y tenemos, y aunque sepamos que no acertaremos del todo en muchas ocasiones, os prometo que pondremos toda nuestra sabiduría y la mejor voluntad. El trabajo común que vamos a realizar juntos lo vamos a tener que encauzar de la manera más eficaz, porque sólo así mejoraremos el servicio educativo que  ofrecemos.

Nuestro principal reto será ir mejorando el nivel educativo que ofrecemos día a día a vuestros hijos e hijas.

La responsabilidad de construir la Ikastola Xabier Munibe de Azkoitia no sólo es de toda la comunidad educativa, sino que también es imprescindible asumirla como tarea de cada uno de nosotros.

Atentamente,

Mª Jose Zubia

Directora del CEP Azkoitia ikastola Xabier Munibe.