LOTURA INTERESGARRIAK

ENLACES DE INTERÉS

 

Udaberri Guraso ElkarteaEinikaG Suite Hezkuntzan

 

 INFORMAZIOA ESKURA

INFORMACIÓN

 

                                         

 

LH4.MAILA ARRATSALDE PASA

2021/10/14

LH4.mailako ikasle eta irakasleak, urriaren 8an, eguraldi ona zegoela aprobetxatuz, gelatik ateratzea pentsatu genuen. Arratsalde pasa joan ginen gure ikastola ondoan dagoen parkera. 

Batzuk, marrazki bloka eraman genuen, gelan ditugun jolas berriak hartu genituen beste batzuk eta gutxi batzuk irakurketa liburua ere eraman genuen. Arratsaldea desberdin pasatzeko aukera izan genuen. Ideia bikaina!!!

Argazki gehiago hemen

LH1.MAILA IPINTZAKO PARKEAN

2021/10/13

Irailaren 24an, Xabier Munibeko LH1koak eguraldi eguzkitsua aprobetxatuz Ipintzako parkera joan ginen goiz pasa. 

Jolas ezberdinetan aritu ginen, ondoren hamaiketako ederra egin eta pozik bueltatu ginen ikastolara.

Argazki gehiago hemen

LH4. MAILA IGNAZIOTAR BIDEA EGITEN

2021/10/08

LH4. mailako ikasle eta irakasleak, eguraldia lagun genuela, Azpeiti aldera abiatu ginen Loiolako bidea hartuta.

Gelan, proiektuarekin lotutako testu bat irakurri ondoren, ibilbidea egitea erabaki genuen.

Loiolako Ignazioren etxea barrutik ezagutu genuen eta Loiolako Santutegia ikustera ere sartu ginen. Kupula ikaragarria zela iruditu zitzaigun. 

Nekatu xamar iritsi ginen ikastolara, baina egun ederra pasatu genuen!!!

Argazki gehiago hemen

5.MAILAKO KIDE BERRIAK

2021/10/08

5. mailako ikasleok, proiektu berriarekin hasi gara. Ibilbide horretan lagunduko diguten kide berriak ditugu geletan. Joango gara kontatzen egiten duguna, zuek ere jakinaren gainean egoteko. 

Argazki gehiago hemen


 

LH5. MAILAN MEKANOGRAFIA IKASTAROA

2021/09/27

Aurreko astean zehar, irailaren 20tik, 24ra, LH5. mailako ikasleek mekanografia ikastaro trinkoa jaso dute. Gogoz aritu dira eta atsegina egin zaie.

Hemendik aurrera tutoreekin jarraituko dute teknikaz  trebatzen eta ordenagailuan idazteko beharrezko izango dituzten ohitura onak sendotzen ( postura egokia, behatzen posizioa, pantailari begiratzea eta ez teklatuari…)