LOTURA INTERESGARRIAK

ENLACES DE INTERÉS

 

Udaberri Guraso ElkarteaEinikaG Suite Hezkuntzan

 

 INFORMAZIOA ESKURA

INFORMACIÓN

 

                                         

 

LH5. MAILAN MEKANOGRAFIA IKASTAROA

2021/09/27

Aurreko astean zehar, irailaren 20tik, 24ra, LH5. mailako ikasleek mekanografia ikastaro trinkoa jaso dute. Gogoz aritu dira eta atsegina egin zaie.

Hemendik aurrera tutoreekin jarraituko dute teknikaz  trebatzen eta ordenagailuan idazteko beharrezko izango dituzten ohitura onak sendotzen ( postura egokia, behatzen posizioa, pantailari begiratzea eta ez teklatuari…)

 

2021/22 IKASTURTERAKO SARRERA-IRTEERAK

2021/09/06

Sarrera eta irteerak ate berdinetik egingo dira. Atarira bakarrik  HHko ikasleak sartu ahal izango  dira heldu baten laguntzarekin, beste heldu guztiek hesiaren kanpoaldean itxarongo dute.

Gela bakoitzak bere ilara izango du, maila, gela eta ikasleen arteko distantziak errespetatuz. HHren kasuan, gune horiek inguratuta egongo dira, adingabeen arduradunek ez ditzaten ikasleek mugatuta duten eremuetara pasa. 

 

HH02: HHko atetik beraien ordutegian.

HH03: HHko atetik.

HH04, HH05 : Atarira hesi handitik eta ilarak aterpean

LH1: Ate gorritik.

LH2: Sarrera nagusitik.

LH3:Atarira hesi handitik eta ilarak aterpean

LH4  C, D eta E: Atarira “Txakur zuloko” atetik eta ilarak jangela ondoko atean (08:55 eta 14:55)

LH4A eta B: Atarira Txakur Zuloko atetik eta ilarak aterpean (08:55 eta 14:55)

LH5: Zuzendaritza sarrera 2 (Sukalde aldeko sarreratik).

LH6: Atarira “Txakur zuloko” atetik eta ilarak “Txakur zulo” sarrrera ondoko aterpean (08:55 eta 14:55)

GURASO BILERAK 2021-22 IKASTURTEA

2021/07/12

2021-22 ikasaturteko ikasturte hasierako guraso bilerak bi txandatan egingo dira;  lehenengo txandan zerrendaren lehen erdian agertzen diren ikasleen familiako kide bakarra gerturatuko da, eta bigarren txandan zerrendaren bigarren erdian agertzen diren ikasleenak. Zerrendak web orrian argitaratuko dira irailaren 1ean.

IRAILAK 2, osteguna:

  • HH02 (HHko sarrera nagusitik) lehenengo txanda15:00etan eta bigarren txanda 16:15etan.

  • HH03 (Ate gorritik; sarrera nagusiaren ondoan) lehenengo txanda 15:00etan eta bigarren txanda 16:15etan.

IRAILAK 6, astelehena:

  • HH04 (HHko sarrera nagusitik) lehenengo txanda15:00etan eta bigarren txanda 16:15etan.

  • HH05 (Ate gorritik; sarrera nagusiaren ondoan) lehenengo txanda 15:00etan eta bigarren txanda 16:15etan.

IRAILAK 7, asteartea:

  • LH1 (Ate gorritik; sarrera nagusiaren ondoan) lehenengo txanda 15:00etan eta bigarren txanda 16:15etan.

  • LH2 (Sarrera nagusitik) lehengo txanda 15:00etan eta bigarren txanda 16:15etan.

IRAILAK 8, asteazkena:

  • LH3 (Jangela ondoko atetik) lehenengo txanda 15:00etan eta bigarren txanda 16:15etan.

  • LH4 (Sarrera nagusitik) lehengo txanda 15:05etan eta bigarren txanda 16:20etan.

IRAILAK 9, osteguna:

  • LH5 (Jangela ondo atetik) lehenengo txanda 15:00etan eta bigarren txanda 16:15etan.

  • LH6 (Sarrera nagusitik) lehengo txanda 15:05etan eta bigarren txanda 16:20etan. 

LH5. MAILA URRATEGIRA

2021/06/25

Aurtengo ikasturte berezi honi amaiera emateko,  ekainaren 15 eta 16an Urrategira joan ginen goiz pasa egitera. Bero handia izan genuen, baina oso ondo ibili ginen bertako frontoian eta inguruko bazterretan. 

Argazki gehiago hemen

AGUR HAUR HEZKUNTZARI!

2021/06/21

Ederki amaitu dugu Haur Hezkuntza jolastuz, esperimentatuz, lanak eginez, lagunekin ondo pasaz… Orain udaz gozatzea tokatzen zaizue, merezita duzue eta!!

Irailean Lehen Hezkuntzako ateak irekita izango dituzue.

IZAN ZORIONTSU!!!!