LOTURA INTERESGARRIAK

ENLACES DE INTERÉS

 

Udaberri Guraso ElkarteaEinikaG Suite Hezkuntzan

 

 INFORMAZIOA ESKURA

INFORMACIÓN

 

                                         

 

LH1.MAILA HOSTOAK JASOTZEN

2021/10/26

Eguraldiak lagun, astearte arratsaldean LH 1.mailakoak  kalean zehar eta parkean hostoak jasotzen ibili ginen, gero, eskulan polit bat egiteko asmoz. Hostoak jaso ondoren, parkean jolasteko aukera ere izan genuen. Benetan arratsalde polita!!!

Argazki gehiago hemen

OPA TALDEA MARTXAN DA!

2021/10/20

2021-22 ikasturtean ordutegi aldaketa proposamenaren hausnarketan murgilduta gaude. OPA taldeak hainbat bideo prestatu ditu, ikas komunitate osoari prozesuaren berri emanaz eta informazioa eskeiniz. Azaro hasieran aurrez-aurreko bilera informatiboak izango dira, ondoren, galdetegi baten bitartez familien iritziak jasoko dira. Bukatzeko, abenduan bozketa egingo da. 

 

 

LH4.MAILA "AIRE LIBREA" SAIOETAN

2021/10/20

Aurten, gure ordutegian  “aire librea” deitzen den saio berri batez harritu gaitu gure zuzendaritzak. Hori dela eta, LH4.mailako ikasle eta irakasleak, saio horiek patioan, irakurketa ozena, tertuliak eta testu laburpenak egiteko erabiltzea pentsatu dugu, arnasa hartuz hobeto pentsatzen baita!!!

Argazki gehiago hemen

LH5.MAILA URDAIBAIKO PADURAN

2021/10/19

Eguraldia lagun, hamaiketakoa egin ostean Urdaibaiko padurako paisaiaz gozatzerekin bat, biosfera erreserba bat zer den ezagutzeko aukera izan genuen. Bertan, paduran bizi diren espezieak behatu, beraien artean eta inguruarekiko dituzten harremanak ezagutu eta bakoitzaren moldaerak begiztatu genituen. 

Bazkal ondoren, mudial pasatu genuen Ekoetxeko jolas parkean, elkarrekin, olgatuz!!!

Argazki gehiago hemen

LH4.MAILA ARRATSALDE PASA

2021/10/14

LH4.mailako ikasle eta irakasleak, urriaren 8an, eguraldi ona zegoela aprobetxatuz, gelatik ateratzea pentsatu genuen. Arratsalde pasa joan ginen gure ikastola ondoan dagoen parkera. 

Batzuk, marrazki bloka eraman genuen, gelan ditugun jolas berriak hartu genituen beste batzuk eta gutxi batzuk irakurketa liburua ere eraman genuen. Arratsaldea desberdin pasatzeko aukera izan genuen. Ideia bikaina!!!

Argazki gehiago hemen