AZPEITIKO TREN MUSEOA HH04

2023/03/24

Martxoaren 22an Azpeitiko Tren Museora joan ginen. Urolako trenean bidaiatu ondoren, Loiolan bazkaldu eta arratsalde zoragarria pasa genuen.

Ikusi argazkiak

 

JOLAS KOOPERATIBOAK

2023/03/24

Pasa den ostiral arratsaldean kalera atera ginen LH5A eta B taldetako ikasleak. Gurekin praktiketan dugun Alaiaren eskutik jolas kooperatibo desberdinak ezagutu, praktikan jarri eta hauen helburuez ohartarazteko aukera izan genuen. Arratsalde bikaina!

Ikusi argazkiak

HH03KOAK TXANGOA

2023/03/22

HH03koak txorien habiak bistaratzera joan ginen. Ederra izan zen lertxunen habiak ikustea eta beraien hegaldiez gozatzea.

Ondoren, parke estalian gustora aritu ginen jolasten.

Goiz ederra pasa genuen!

Argazkiak ikusgai hemen
 
 

XABIER MUNIBEKO IKASLE BATZUK SAN JOSE EGOITZAKO FESTARA HURBILDU DIRA

2023/03/17

San Jose egoitzak aste berezia du, izan ere, San Jose egoitzako jaiak opatzen ari dira. Ikasturte honetan, aurrekoetan ez bezala, Xabier Munibeko ikasleen bisita jaso dute. Atzo, Xabier Munibeko ikasleak emanaldi desberdinak aurkeztera joan ziren; besteak beste, bertsoak, antzerkia...

 

Ikusi argazkiak

 

XABIER MUNIBEKO LEHEN IKASLEAK

2023/03/16

Xabier Munibeko 50. urteurrena dela eta, aste honetan Maxixatzen.eus-eko komunitatean honako hau argitaratu da: 

"Xabier Munibeko ikastolaren historiaz, Jose Luis Garate, Julen Garate, Ion Ganzarain eta Elias Larrañaga ikasleek oroitzapen ederrak dituzte eta Artxamendi nolakoa zen oso ondo gogoratzen dira. 2020ko urtarrilaren 13an elkartu ginen beraiekin, hona hemen kontatu zizkigutenak"...

Testu osoa irakurgai, hemen