AGENDA 2030
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Orokorrak 2015ean onartutako Agenda 2030eko Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) esparruan kokatzen den Eskolako Agenda da.
Garapen Jasangarrirako Helburuak(GJH) ekintzailetzarako dei unibertsala dira, pobreziari amaiera emateko, planeta babesteko eta mundu osoko pertsona guztien bizitza eta etorkizuna hobetzeko.
2015. urtean, Nazio Batuetako estatu kide guztiek 17 helburu onartu zituzten(15 urteko epean betetzeko) Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren barnean kokatzen direnak. Hala nola, pobrezia desagertzea, goserik ez izatea, osasuna eta ongizatea, kalitate oneko hezkuntza, genero berdintasuna, edateko ura eta saneamendua, energia eskuragarri eta ez kutsatzailea, lan duina eta hazkunde ekonomikoa, industria, berrikuntza eta azpiegitura, desberdintasunak murriztea, hiri eta komunitate iraunkorrak, ekoizpen eta kontsumo arduratsua, klima babesteko ekintza, uretako bizitza, lehorreko bizitza, bakea, justizia eta instituzio sendoak eta itunak helburuak lortzeko.
EA2030 ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.
Arazo-ekosozialen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da haren xede nagusia. Programaren ezaugarri garrantzitsuenak hauek dira:
- Bi eremu lantzen ditu: eskola bera eta udalerria edo eskualdea
- Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa bilatzen du
Esan bezela, Jasangarritasunerako Hezkuntza ikaskuntza eraldatzailean dago oinarriturik, eta pertsonak ahaldundu nahi ditu ahalduntzeko gaitasuna ematen dieten jakintzak, trebetasunak, eta balioak eskuratzeko eta etorkizun jasangarriago baten alde laguntzea ahalbidetzeko.
Arduraduna: Ainhoa Arrieta