ESKOLA 2.0

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean Eskola 2.0 programa Euskadin  sartzea erabaki zuen.  Programa honek  aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu eta hori 2010-2013 bitarteko ekitaldietan gauzatzen ari da: Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Bigarren Hezkuntzako 2. mailarainoko ikasgela guztiak digitalizatuz, irakasleak metodologia berriak erabiltzeko prestatuz eta multimedia-edukiak sortuz.

Programaren helburuen artean  ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea, irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea eta ikasgeletako metodologia aldaketari  laguntzea daude, azken hontarako lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin  lankidetzan eta sarean sustatuz. Eta hau eten digitala murriztuz eta heziketa kalitatea hobetuz.

Plangintza hontan sartzen diren gure ikastetxeko gela guztiak iada ekipatuta badaude ere, metodologia aldaketari eta eduki berriak sortzeari buruz oraindik egiteko asko dago: Hezkuntza Saila prestatzen edo antolatzen ari den edukiez gain, geure eduki propioak antolatzea eta hauen erabileran geure buruak prestatzea da erronka nagusia.  Eta horregatik hartzen dugu parte bi helburu hauen bueltan eskualdeko Berritzegunean antolatzen diren mintegietan.

Arduraduna: Oihana Bikendi