Xabier Munibe ikastolak arratsaldez eta eskola ordutegitik kanpo ikasleen hezkuntza osatzeko balio duten jarduera batzuk ere eskaintzen ditu, hala nahi duten ikasleentzat zuzenduak.

Jarduera hauek helburu ezberdinekin antolatzen dira: besteak beste, autonomia garatzea, denbora librearen antolaketaz arduratuz, haur eta gazteen autoestimua indartzea, hauen arteko harremanak hobetzea komunikazio eta gizarteratze gaitasunak berenganatuz  eta sentsibilitatea, jakin-mina eta sormena bultzatzea.

Ikastetxeko Guraso Elkartearen laguntzaz antolatzen dira ekintza hauek eta une honetan eskaintzen direnak hauek dira: Euskal dantzak, Dantza modernoa, Antzerkia, Mekanografia, Panderoa, Xakea eta Ikaskirol saioak.