Haur Hezkuntzan haurraren ikasteko modua, jolasean eta helduen imitazioan oinarrituta dagoenez, beraien ikaskuntzan errealitate ezberdinak eskaintze aldera, ingurua eremuetan antolatzen da.

Eremu horiek maila bakoitzean, adinari egokiturikoak izango dira.

Gainera, gure lanaren eta helburuen oinarrian Euskal Curriculuma daukagu: Heziberri 2020. Bertan, ikasleen irteera profila markatzen da. 

Beraz, eskola etapa osoa bukatzerakoan, helburu orokor batzuk lortu beharko dituzte. Haur hezkuntzako espazioaren antolamendu hori, helburu horiek lortzeko bide izango da. 

Antolaturik dauden eremu horietan mugitzeko aukera izango dute haurrek,  beraien nahien eta beharren arabera, beti ere bidelagunaren laguntzarekin eta aldez aurretik adostutako arauak errespetatuz.