H.N.P. (Hizkuntza normalkuntza proiektua)

Hizkuntza normalkuntzaren proiektua ulertu ahal izateko zenbait gako aipatuko ditut labur-labur.

Hasteko, esan beharra dago, hizkuntza komunikazioa lortzeko tresna dela. Eta normalizazioa, aldiz, ohikoa izatea, normal bizitzea eta berezkoa izatean datza. Beraz, hizkuntza normalizazioa hizkuntza edonon, edozertaz, edonorekin eta edonoiz erabiltzea da.

Hemen gaztelania normalizatuta dago, baina, euskara ez; euskara batzuetan erabil dezakedalako eta bestetan ez. Hizkuntza gutxituak edota menpekoak behar du normalizatzea. Euskara normalizatzeko klabea erabilia izatean dago. Normalizazio horren egilea edo subjektua euskal hiztuna da. Hortaz, egoera ezberdinetan euskara erabili beharko dugu normalizaziorako bidean.

Elebitasuna eta normalizazioa erlazionatzean, elebitasunak bi hizkuntza ezberdin daudela esan nahi du eta ez pertsona guztiek bi hizkuntzak ezagutzen dituztenik. Noski, hizkuntza ahuldua ikastea borondatezkoa bada.

Guzti honen inguruan lan egiteko, hilean behin Zarauzko Berritzegunean elkartzen gara Urola-Kostako ikastetxeetako Hizkuntza Normalkuntzako Arduradunak Hizkuntza Normalkuntzaren inguruko mintegian. Bertan, ikastetxeetara zabaldu behar den informazio ezberdina jasotzen dugu. Horretaz gain, Xabier Munibeko Hizkuntza Normalkuntza Batzordea ere, astean ordu betez, helburu honekin biltzen gara.

Arduraduna: Eneko Zabaleta