Datu pertsonalen erabilera (EUSK - ELEB)

Ikasle berrien harrera orria (EUSK ELEB)

Medikazioa emateko baimena (WORD)

Guraso Elkarteari datuak emateko baimena (EUSK ELEB)

Gelako Telegram talderako baimena (EUSK ELEB)

Hezkuntzako galdetegia (WORD - PDF)

Hutsegiteen justifikazio orria (PDF WORD)

MATRIKULAZIO KANPAINA 2024-25

2024-25 Ikasturterako aurrematrikulazioa otsailaren 7tik 23ra bitartean izango da.

Ate ireki eguna otsailaren 3an izango da. Bi txanda  egongo dira, bata 10:00etan eta bestea 11:30etan. Txanda hartzeko eskertuko genizueke aurretik 943850646 telefonora deitzea. Denok gonbidatuta zaudete!

Matrikulazioa burutzeko hurrengoak beharko dira:

Behar diren agiriak:

  • Legezko arduradunen NAN fotokopiak, (AIZ atzerritarren kasuan).
  • Ikaslearen eta bere legezko arduradunen Familia Liburuko orrien fotokopiak. 
  • Udalak emandako erroldatze-egiaztagiria.
  • Haurraren 2 argazki, nortasun-agiri neurrikoak.
  • Osakidetzako txartel urdinaren fotokopia.
  • Kutxaren edo banketxe baten kontu korronte zenbakia eta titularraren izena agertzen den orriaren fotokopia.

Bete behar diren dokumentuak (web orrian idazkaritza atalean eskuragarri):

  • Ikasle berrien harrera orria.
  • Datu pertsonalen erabilera
  • Medikazioa emateko baimena
  • Guraso Elkarteari datuak emateko baimena
  • Gelako telegram talderako baimena
  • Hezkuntzako galdetegia