Ikaskirol egitasmoaren sorrera  gurasoek ikastolan izan duten esku hartzearekin lotuta dago, haiek antolatu zituzten eta eskola orduz kanpoko lehen kirol jarduerak. Hauek Izan duten garapena dela eta, gaur egun Guraso Elkartearen ardura erakunde publikoenarekin batera doa.

 

 

Helburu nagusia ikasleen  hezkuntza  osatzea da, kirolgile  bakoitzaren beharrak betetzen saiatuz. Berdintasunean oinarritutako hezkuntza integralera bideratuta, nortasunaren garapen osoa eta  bizimodu sano bat bultzatuko duten kirol ohitura eta baldintza fisiko batzuk lortzea ditu helburutzat.

 

Egitasmo honek eskola garaian eskola ordutik kanpo ikasleek burutzen dituzten kirol jarduerak antolatzen  ditu: futbola, saskibaloia, pilota,atletismoa eta mendi irteerak.

 

 

Arduraduna: Sara AriƱo

 

2020-2021 ORDUTEGIA

ORDUTEGIA

ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

OSTIRALA

17:15-18:30

3A,3B,3C

3D,3E,4A

4B,4C,4D

4E,5A,5B

5C,5D,5E

18:30-19:45

6A,6B

 

6C,6D

   

 

 

 

 

 

 

 

Urtarrilaren 12ko Dekretu honek ezarritako neurriei jarraituz eta Xabier Munibe Ikastolako kontingentzia planak ezarritako baldintzak betez garatuko dira ekintza hauek.

  • Gelako burbuilaren barruan, 6 lagun edo gutxiagoko taldeak osatuko dira.
  • Hezitzaile bakoitzak 6 laguneko talde bat edo gehiago koordinatuko ditu haur kopuruak hala eskatuko balu.
  • Uneoro maskara erabiliko dute.
  • Aire zabalean egingo dira.

COVID-19aren kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 edo gehiagokoa izatera pasako balitz Azkoitiko herria, ekintzek bertan behera gelditu beharko lukete.

Jende pilaketak ekiditeko asmoz, kirol ekintzek irauten duten bitartean ikusle gisara ez bertaratzea eta taldeen eremuak errespetatzea eskertuko genizueke. Edozein zalantza izanez gero, jarri mesedez gurekin kontaktuan, ikaskirol@gmail.com helbidearen bitartez.