Ikaskirol egitasmoaren sorrera  gurasoek ikastolan izan duten esku hartzearekin lotuta dago, haiek antolatu zituzten eta eskola orduz kanpoko lehen kirol jarduerak. Hauek Izan duten garapena dela eta, gaur egun Guraso Elkartearen ardura erakunde publikoenarekin batera doa.

 

 

Helburu nagusia ikasleen  hezkuntza  osatzea da, kirolgile  bakoitzaren beharrak betetzen saiatuz. Berdintasunean oinarritutako hezkuntza integralera bideratuta, nortasunaren garapen osoa eta  bizimodu sano bat bultzatuko duten kirol ohitura eta baldintza fisiko batzuk lortzea ditu helburutzat.

 

Egitasmo honek eskola garaian eskola ordutik kanpo ikasleek burutzen dituzten kirol jarduerak antolatzen  ditu: futbola, saskibaloia, pilota,atletismoa eta mendi irteerak.

 

 

Arduraduna: Julian Olano

 

 

2021-2022 ORDUTEGIA

ORDUTEGIA

ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

OSTIRALA

17:15-18:15

LH3

LH4

LH3

LH5

LH4

18:15-19:15

LH6

LH5

LH6

   

 

2021-2022 KIROL JARDUNALDIAK

 

5. JARDUNALDIA: 2021/12/09

SASKIBALOIA: LH5 (9:00) - LH6 (10:00). Xabier Munibe ikastolan.

TENISA: LH3 (10:00) - LH4 (11:00 eta 12:00). DBHko eraikinean.

   

     2021/12/04

     Larunbat honetan ez da ekintzarik egongo.

   

   2021/11/27

     Larunbat honetan ez da ekintzarik egongo.

 

4. JARDUNALDIA: 2021/11/20

IGERIKETA: LH6 (Elkartu: 10:30 ; Igeri: 10:45-11:45) - LH5 (Elkartu: 12:00 ; Igeri: 12:15-12:45). Elkargunean.

ESKUBALOIA: LH3 (09:00) - LH4 (10:00). DBHko eraikinean.

 

3. JARDUNALDIA: 2021/11/13

FUTBOLA: LH4 (09:00) - LH3 (10:00). San Juan futbol zelaian.

ESKUBALOIA: LH6 (10:00) - LH5 (11:00). Azkoitia BHI eraikinean.

 

2. JARDUNALDIA: 2021/11/06

ATLETISMO: LH5 (10:00) - LH6 (11:00). Xabier Muniben

MENDI IRTEERA: LH3 (9:30) - LH4 (10:00). Irteera eta bukaera liburutegiko parkea.  Ibilbidea: Liburutegia-Loiolako aterpetxea-Munoandi-San Martin- Liburutegia. Gurasoak gonbidatuta daude.

 

    2021/10/29

     Larunbat honetan ez da ekintzarik egongo.

 

1. jardunaldia: 2021/10/23

  • TENIS: LH6 (9:00) - LH5 (10:00). Txerloian. Euria egiten badu DBHko eraikinean burutuko da (ostegunean zehaztuko da).
  • ATLETISMO: LH3 (9:30) - LH4 (10:30). Xabier Muniben.

 

 

 

Urtarrilaren 12ko Dekretu honek ezarritako neurriei jarraituz eta Xabier Munibe Ikastolako kontingentzia planak ezarritako baldintzak betez garatuko dira ekintza hauek.

  • Gelako burbuilaren barruan, 6 lagun edo gutxiagoko taldeak osatuko dira.
  • Hezitzaile bakoitzak 6 laguneko talde bat edo gehiago koordinatuko ditu haur kopuruak hala eskatuko balu.
  • Uneoro maskara erabiliko dute.
  • Aire zabalean egingo dira.

COVID-19aren kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 edo gehiagokoa izatera pasako balitz Azkoitiko herria, ekintzek bertan behera gelditu beharko lukete.

Jende pilaketak ekiditeko asmoz, kirol ekintzek irauten duten bitartean ikusle gisara ez bertaratzea eta taldeen eremuak errespetatzea eskertuko genizueke. Edozein zalantza izanez gero, jarri mesedez gurekin kontaktuan, ikaskirol@gmail.com helbidearen bitartez.