Guraso agurgarriok:

Azkoitiko Ikastola Xabier Muniberengan jarri dituzuen gogo, asmo eta itxaropenengatik eskerrak eman beharrean aurkitzen natzaizue. Hezkuntza komunitatea denok osatzen dugu eta zuen seme-alaben hezkuntza eta heziketa guztion lana izateaz gain, guztiok modu orekatu eta koordinatuan jokatuz aurrera eraman behar dugun bizitza-egitasmoa da.

2022-2023 ikasturtea indarberrituta eta dakigun eta daukagun onena eskaini nahian gatozkizue eta hainbatetan ez dugula guztiz asmatuko jakin arren, geure jakinduria guztia eta borondate onena jarriko dugula zin dagizuet. Elkarrekin egingo dugun lan komuna modu eraginkorrenean bideratu beharko dugu, soilik honela hobetuko baitugu eskaintzen dizuegun hezkuntza-zerbitzua.

Bide horretatik gure erronkarik nagusiena zuen seme-alabei, egunero-egunero, eskaintzen diegun hezkuntza-maila hobetzen joatea izango da.
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe eraikitzearen ardura hezkuntza komunitate osoarena izateaz gain, gutariko bakoitzaren zeregin gisa hartzea ere ezinbestekoa da.

Adeitasunez,
ENEKO ZABALETA
Azkoitiko ikastola Xabier Munibe LHIko zuzendaria.