DYA-ko MARRAZKI LEHIAKETA
2023/09/16
DYA-Gipuzkoak aurten bere 50.urteurrena ospatu du eta Lehen Hezkuntza ikasten ari diren Gipuzkoako ikasleen artean Marrazki Lehiaketa antolatu du.
Lanak aurkezteko epea maiatzaren 31a izan zen.
Gure ikastolako LH4ko 20 bat ikaslek parte hartu zuten eta horietako batek, HURRITZ ETXANIZek, lehen saria lortu zuen bere adinekoen mailan.
Sari banaketa Donostian, Alderdi Ederren, DYAk duen standean izan zen uztailaren 23an.
Beheko argazkian ikus dezakezue Hurritz saria jasotzen eta eskubitara berak egindako marrazki irabazlea.
Zorionak, Hurritz!
IPARRAGIRRE PASTORALA LH6 (2022/23)
2023/09/13
Aurreko ikasturte amaieran LH6. mailan zeuden ikasle guztiek ikuskizun elegante hau prestatu zuten ikasle, guraso eta egoitzako pertsonentzat. Iada D.B.H.n hasiak izango dira, zorte ikaragarria opa diegu guztiei!
IKASTURTE HASIERAKO FAMILIA BILERAK
2023-07-06
2023-24 ikasturteko ikasturte hasierako familia bileren datak honako hauek izango dira:
Ikasleen zerrendak, irailaren 1ean, web orrian zein sarrera nagusian ikusgai izango dituzue.
IRAILAK 4, astelehena:
- HH02 (HHko sarrera nagusitik) 16:00etan.
- HH03 (Ate gorritik; sarrera nagusiaren ondoan) 16:00etan.
IRAILAK 5, asteartea:
- HH04 (HHko sarrera nagusitik) 16:00etan.
- HH05 (Ate gorritik; sarrera nagusiaren ondoan) 16:00etan.
IRAILAK 6, asteazkena:
- LH1 (Ate gorritik; sarrera nagusiaren ondoan) 16:00etan.
- LH2 (Sarrera nagusitik) 16:00etan.
IRAILAK 7, osteguna:
- LH3 (Jangela ondoko atetik) 16:00etan.
- LH4 (Sarrera nagusitik) 16:00etan.
IRAILAK 11, astelehena:
- LH5 (Jangela ondo atetik) 16:00etan.
- LH6 (Sarrera nagusitik) 16:00etan.