50. URTEURRENEKO BIDEOKLIPA

2022/06/29

Hona hemen ikastolaren 50. urteurreneko bideoklip berria!

 

LH6. MAILARI AGURRA

2022/06/21

Gaur 6.mailako ikasleei agurra egin zaie, aurten ere ekintza hunkigarria izan da.

Ikastolan osatu duzuen ibilbidea bezain ederra izan dadila, DBHn hasiko duzuena. ZORTE ON!

 

HH03. MAILA MARTITTEN

2022/06/10

 

Martitteko baserri batean eta Urrestilan egun ederra pasa dugu. Oiloei eta oilarrari artoa ematen ibili gara, bidean untxiak, ardiak  eta txakurrak ikusi ondoren zaldie ere jaten eman diogu.

Autobusean gustura ibili gara eta bazkaltzeko orduan gure motxiletako janaria jan, parkean ibili eta paseotxo bat emateko denbora izan dugu. 

Gurekin egon diren  gurasoei, praktiketakoei eta Txibiltar familiari esker beroenak.

LH3. MAILA IGELDON

Maiatzaren 31an goizean autobusa hartu eta Igeldora abiatu ginen. Denok dantzatuz, abestuz … poz-pozik heldu ginen.

Iritsi bezain laster, hamaiketakoa jan genuen eta bukatu ostean , funikularra hartu eta Igeldora igo ginen. Han “ Montaña Suizan” ibili pare bat aldiz eta jarraian laberintora sartu ginen, oso ondo pasatu genuen.

Dena bukatu eta berehala bazkaldu egin genuen eta gero Ondarretako hondartzara abiatu ginen. Eguraldia lagun genuelarik bi bainu hartu genituen eta hondarretan jolasean ederki pasatu genuen.

Etxerako ordua zenean, denok penetan, autobusa hartu eta etxera abiatu ginen. 

Eguna ezin hobea izan zen !

Argazki gehiago hemen