IPUIN KONTALARIA LH2.MAILAN

2022/01/27

 

Aurreko asteartean, urtarrilaren 25ean, Lupe Lekuona ipuin kontalaria izan genuen gurekin ikastolan. A ze istorioak kontatu zizkigun! Ba al zenekiten Matrioxkak Errusiakoak direla eta bata bestearen barnean sartzen direla? Hori guztia berak ipuin zoragarri baten bidez kontatu zigun. 

Gero beste ipuin batean piratekin urruti-urrutira joan ginen. A ze abentura!

Oso ondo pasa genuen!

Beste bat arte Lupe!

MAREA URDINAREN EGUTEGIA 2022

2022/01/17

 

Iritsi dira Marea Urdinaren 2022 urteko egutegiak ikastolara!

AURREMATRIKULAZIOA 2022-23 IKASTURTEA

2022/01/11

 

Urtero bezala  ikastolan izena emateko epea egun hauetan  irekitzen da. Epea  2022ko urtarrilaren 17tik 28ra bitartean izango da.

Informazio gehiago hemen

GABONAK 2021

2021/12/23

Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere Mari Domingi eta Olentzero gurera etorri zaizkigu  eta, etxean daudenak ere aukera izan dute beraiekin egoteko.

Oso potila izan da! Eskerrik asko bikote, asko-asko maite zaituztegu!

Udaberri Guraso Elkartearen eskutik otar eder bat jaso dute Olentzerok eta Mari Domingik datozen egunetan indarrak berritzeko!

Gabon zoriontsuak eta urte berri on!

Argazki gehiago hemen.

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON

2021/12/20

 Ikastolako kide guztien partez,

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!