ALBAOLA ITSAS KULTUR FAKTORIARA BISITA

2022/05/19

Pasa den astean 5. mailakook Pasaiara joan ginen. Goizean, Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatu genuen. Bertan, Euskal Herritik Ternuara joaten zen San Juan baleontziaren erreplikaren eraikuntza ikusteko aukera paregabea izan genuen. 

Horren ondoren, San Pedrotik San Juanera txapulaz igaro ginen. Han, ederki bazkaldu genuen  eta jolastu ginen. Tarte horretan, itsasontzi erraldoiak itsasoratzen ikusi genituen.  

Argazki gehiago hemen

LGTBIQ+ FOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA 2022

2022/05/17

Gaur maiatzaren 17a LGTBIQ+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatu dugu ikastolan. Maila guztietako ikasleek parte hartu dute!

 

Argazki gehiago hemen

ERROMAKO ZUBIA II. IPUIN-OLERKI LEHIAKETAREN SARI BANAKETA

2022/05/17

 

Gaur,  LGTBIQ+ eguna ospatzen dugu. Hori dela eta, Ikastolak Erromako zubia II. ipuin/olerki lehiaketa antolatu du. Gaia "Erromako zubiak kolore guztiak onartzen ditu" izan da. Partaidetza librea izan da eta bi kategoria finkatu dira, hona hemen irabazleak:

A kategorian:

1. Saria ,”Kanpotik desberdina barrutik berdina”, Ian Arellano.

2. Saria, “Bi lagunen istorioa”, Leire Telleria eta Nahia onaindia.

B kategorian:

1. Saria, "Tirita arrosa”, Danel Iriondo, Luka Arrese eta Anes Belkaid.

2. Saria, ”Markel eta erromako zubia”, Abdul Zafar, Taieb Benkiran eta Mikel Elortza.

Irabazleek balea jaso dute, behean aipaturiko herriko establezimendutan gastatzeko ( Amaitz, Hizki, FK Kopistegia eta Graphics)

Lan sarituak

Argazki guztiak hemen

LH4.MAILA BEIREN

2022/05/11

Historiako proiektuarekin lotuta, LH4. mailako ikasle eta irakasleok, maiatzaren 5 eta 6an Beirera joan ginen gaua pasatzera.

Beirera iritsi baino lehen, Erriberrin geratu ginen bertako jauregia ikusteko. Hamaiketakoa jan ondoren, taldekatzeak egin eta barrura sartzen hasi ginen. Bertako langileak gurekin etorri ziren eta jauregian aintzina bizi ziren errege eta erreginen istorioak kontatu zizkiguten. Jauregitik atera ginenean, Erriberriko plazan bazkaldu eta Beirerantz abiatu ginen.

Beirera heldu eta monitoreak gure zai zeuden. Maleta guztiak gure logeletan utzi eta ekintza desberdinak egiten hasi ginen. Taldea bitan zatitu eta batzuk erdi aroko jantziak egin zituzten eta beste batzuk kirol desberdinak. 8rak aldera afaldu, diskotekan dantza pixkat egin eta logeletara joan ginen.

Hurrengo goizean, jaiki eta maletak prest utzi genituen etxera bueltatzeko. Gosaldu eta ekintza berriak egitera joan ginen. Bazkaldu eta gero, argazki batzuk atera, autobusean sartu eta Azkoitira bueltatu ginen. Oso nekatuta geundenez, askok lo egin genuen bueltako bidaian.

Oso ondo pasatu genuen eta hurrengoan ere prest gaude bueltatzeko!!!

Argazki gehiago hemen

HH05.MAILA OÑATIN

2022/05/10

Apirilaren 5ean, bost urtekoak,  Oñatira joan ginen egun pasa. Bertan, parke ezberdinetan jolasteko aukera izan genuen. Ederki ibili ginen lagun artean pila bat gozatuz. 

Argazki gehiago hemen