LH5 ALBAOLA
2023/05/30
Lh5. mailako ikasleak, 3. hiruhilabeteko proiektuarekin lotuta Pasaiako Albaola itsas museora irteera egin genuen. Bertan, euskal arrantzaleek Ternuara (Kanada) egiten zuten bidaia ezagutu genuen eta San Juan itsasontziaren erreplika nola eraikitzen ari diren ikusteko aukera izan genuen. Eguraldia lagun, egun zoragarria pasa genuen.
Argazkiak ikusgai, hemen
LH4 BEIREN EGONALDIA
2023/05/30
Ostegunean, maiatzak 25, bederatzietan LH4ko haur gehienak maletak hartu eta sarrera nagusian elkartu ginen Beirera joateko.
Iruñera iritsi ginenean, hamaiketakoa jan genuen. Ondoren, Plaza del Castillon argazkia atera eta zezenek egiten duten ibilbidea egitera abiatu ginen. Santo Domingoko aldapan San Fermini abestea ez zitzaigun ahaztu. Bazkaria bertako katedralaren inguruan dagoen Caballo Blancon egin genuen. Bertatik ederki ikusi genuen Iruñeko harresia.
Arratsaldean, Beirera heldu ginen eta bertako begiraleekin Erdi-aroko jantziak egin genituen. Gauean, ipuina, jolasak diskoteka, desfilea …
Hurrengo egunean, Olitera joan ginen oinez eta bertako jauregian hainbat gauza harrigarri entzun eta ikusi genituen.
Neka- neka eginda baina pozik itzuli ginen Azkoitira.
Argazkiak ikusgai, hemen
LH6 INTXORTAN - 36KO GERRAKO AZTARNAK
2023/05/29
Maiatzaren 26an LH6ko ikasleak Elgetan izan ginen Intxortako lubakiak ikusten. Gure arbasoen bizipenak gertutik ezagutzeko aukera izan genuen.
Giro bikaina lagun, bazter eta txoko ederrak ezagutu genituen!
Argazkiak ikusgai, hemen
UDALBATZA
2023/05/29
Maiatzaren 25ean gure ikastolako eko ordezkariak udaletxean izan dira herriko alkate eta zinegotziei ikasturtean zehar egindako lanaren berri eman eta herrirako proposamenak luzatzen. Aurtengo gaia “Energia, bizitzaren motorra” izan da eta ikastolako ikasle guztiek parte hartu dute gai honi buruzko lanketan. Herri jasangarri baten alde lanean jarraitzeko konpromezua hartu dute.
Argazkiak ikusi
MUNOANDIKO URMAELEAN LH3
2023/05/26
Agenda 2030en barruan, LH 3ko ikasleak “Urmaeltxo” deituriko proiektuan murgildu dira udaberri honetan.
UrmaEltxo proiektuaren helburua, eltxoak aztertuz, ikasleak zientziara gerturatzea da. Horretarako, Munoandiko urmaelera irteera egin eta hainbat lagin hartu zituzten pasa den maiatzaren 4 eta 5ean. Ondoren beren geletan, eltxoen larbak aztertu, hazitegi batean ipini eta eltxo bihurtze prozesua ikusi dute. Hori guztia, metodo zientifikoan oinarrituz.
NEIKER izeneko zientzilari talde batek proposaturiko ikerketa batean parte hartzen ari dira gure ikasleak. Gogotsu ari ere. Zientzilari apartak hauek!
Ikusi argazkiak