MARIBEL AIERTZA IDAZLEA

2024-05-27

Maiatzak 27an, Maribel Aiertza idazlea izan genuen gurekin LH3. mailako geletan. Aurrena LH3C eta D geletako ikasleok elkartu ginen berarekin eta ondoren beste bi gelak.  Ordubeteko saioak eskeini zizkigun.

Aurrez gure mailako gela denetan berak idatztitako “Mara izar saltzailea” liburua irakurrita genuen eta genituen dudak argitu dizkigu. Idazle lana zertan datzan azaltzen saiatu da. Liburu honetako izenburua, pertsonaien izenak, … aukeratzeko erabilitako estrategiak eta emandako urratsak interesgarriak izan dira.

Animatu gaitu  gu ere idazle izatera eta horretarako irakurketak duen garrantzia azpimarratu du. 

Zenbat lan dagoen liburu bat argitaratu aurretik!

Eskerrik asko eta beste bat arte Maribel!

 

EKO ORDEZKARIAK

2024-05-27

Maiatzean, DBHko ikasleen arteko foroa ospatu zen Elkargunean. Gure ikastetxeko eko ordezkariak bertaratzeko gonbidapena jaso genuen, urte osoan egindako lana eskertu asmoz. Hamaiketako goxo baten ondoren, marrazki lehiaketako zozketa izan zen. Eta saritua gure ikastetxeko seigarren maila izan zen, jarraian duzuen lanarekin. Zorionak parte hartu duzuen ikasle guzti guztiei!!

IKUSI ARGAZKIAK

XXXI. ANTZERKI TOPAKETAK

2024-05-23

Badatoz XXXI. Antzerki topaketak!!

Xabier Munibeko antzerki taldeko gure ikasleek, bi emanaldi eskeiniko dituzte. Ostiralean LHko ikasleei zuzendua izango da eta larunbatean familiei. Animatu  gure artistak ikustera!!

 

 

HH05 ATAUNEN

2024-05-10

Aspalditik gure arbasoek utzitako kondairak entzutera joan gara Ataunera. Bertan Barandiaranen museo ederrean, istorio harrigarri zein bitxiak entzuteko aukera izan dugu. Ondoren Martin txikiren kondairan agertzen diren gari aleak errotan nola ehotzen diren ikusi dugu. Zer zorte handia daukagun euskaldunok halako altxorrak Barandiaranen eskutik jasota  izatearekin !!!

Irteerari amaiera emateko Oianguren basora joan gara disfrutatzera.

 

IKUSI ARGAZKIAK

 

HH03 URRESTILLAN

2024-05-07

HH03ko ikasleak, Urrestillara joan ginen egun pasa. Hasteko, Urrestillako parkean poz-pozik jolastu genuen. Ondoren, indarrak berreskuratzeko hamaiketakoa jan eta ibilalditxo bat egin genuen erreka ondotik, Urrestilla ezagutzeko asmoz.

 

Ibilalditxoa bukatzean, autobusa hartu eta Azpeitiko parke estalira joan ginen. Bertan bazkaldu eta jolasean jarraitu genuen indarrak bukatu arte. Azkenik, egun eder bat pasatu ostean, berriz ikastolara bueltatu ginen.

 

IKUSI ARGAZKIAK