EKO ORDEZKARIEI ELKARRIZKETA

2024-02-29

Gaur goizean gure ikastolako bi eko ordezkari, Mara Aranbarri eta Olaia Luzarraga. Elkargunean izan dira.  Bertan, hiru ikastetxeetako eko ordezkariak, koordinatzaileak eta Artelatz enpresako ingurumen koordinatzailea izan gara. Maxixatzen Euskara Elkarteko kazetaria den Anek, elkarrizketatxo bat egin die gure ikasleei, gabon aurretik burututako "Gabonetako argiteria"ren inguruko lanketaren ondorioez eta hauen harira egindako hausnarketaz hitz egiteko. 

HH04 SUKALDEAN

2024-02-12

Aspaldi honetan usain goxoak dabiltza Xabier Muniben…gure loretxoak direnen usain goxoez gain, beste usaintxo batzuk hasi zaizkigu zentzumenak kilikatzen…gure sukalde txokoko zirrikituetatik zabaldu zaizkigun krepe, palmeratxo eta brotxeta usaintxoak dira!.

Gustora gabiltza sukaldari lanetan, dastamena, ukimena eta esperimentazioak landuz.

IKUSI ARGAZKIAK


 

INAUTERIAK 2024

2024-02-09

Xabier Munibe Ikastolan hasi dira inauteriak ospatzen! Giroa zalantzati izan dugun arren, ez dugu festa girorik falta izan!!

ONDO PASA INAUTERIAK!!

IKUSI TALDEKO ARGAZKIAK

FESTAKO ARGAZKIAK

LH1 EUREKA ZIENTZIA MUSEOAN

2024-01-26

Urtarrilaren 26an LH1eko ikasleak Eureka Zientzia Museoa bisitatzera joan ziren, giza gorputzaren ikas egoerarekin lotutako ekintza burutzera. Bazkaldu ondoren parkean jolasteko aukera izan zuten. Eguraldia lagun egun zoragarria izan zen.

IKUSI ARGAZKIAK

LH2 LURRASKARA IRTEERA

2024-01-25

Ostegun goizean 9:00etan autobusa hartu genuen eta Lurraskara iritsi ostean, denok diskotekan elkartu ginen. Maleta gainean eserita, arauak azaldu zizkiguten. Ondoren patioan jolastu genuen eta bazkaltzera joan ginen.

Arratsaldean taldeak egin genituen eta 2 talde ogia egitera joan ziren eta beste 2 talde animaliak ikustera (untxiak, oiloak, usoak). Ogia egin zutenak lehenengo egurra hartzera joan ziren, ondoren aldizkariaz bola bat egin eta sua egin zuten. Gero, ponian ibili eta afaltzera joan ginen. Diskotekan dantza egin eta lo egin genuen.

Hurrengo egunean, esnatu eta gosaltzera joan ginen. Ondoren, taldeak elkartu eta aurreko eguneko kontrakoa egin genuen. Bazkaldu jangelan eta arratsaldean autobusean etxera bueltatu ginen.

Gehien gustatu zaidan ekintza ponian ibiltzea izan da.

 

                        LH2ko ikasle bat IKUSI ARGAZKIAK