MUNOANDIKO URMAELEAN LH3
2023/05/26
Agenda 2030en barruan, LH 3ko ikasleak “Urmaeltxo” deituriko proiektuan murgildu dira udaberri honetan.
UrmaEltxo proiektuaren helburua, eltxoak aztertuz, ikasleak zientziara gerturatzea da. Horretarako, Munoandiko urmaelera irteera egin eta hainbat lagin hartu zituzten pasa den maiatzaren 4 eta 5ean. Ondoren beren geletan, eltxoen larbak aztertu, hazitegi batean ipini eta eltxo bihurtze prozesua ikusi dute. Hori guztia, metodo zientifikoan oinarrituz.
NEIKER izeneko zientzilari talde batek proposaturiko ikerketa batean parte hartzen ari dira gure ikasleak. Gogotsu ari ere. Zientzilari apartak hauek!
Ikusi argazkiak
XXX. ANTZERKI TOPAKETAK BAZTARTXON
2023/05/24
Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe XXX. antzerki topaketak ospatzen ari da. Ikastolako antzerki eskolan dabiltzan ikasleek, astelehenean, beraiek sortutako antzerkiak taularatu zituzten beren ikastolako kideei. Larunbatean, berriz, 11etan emanaldi irekia izango dute eta interesa duen edonor joan daiteke Xabier Munibeko ikasleen obrak ikustera.
Animatu eta gozatu!
AQUARIUMERA HH05
2023/05/23
Ikasturteari amaiera borobila emateko, Donostiako Aquariumera joan gara HH05ekoak. Itsasoko bitxikeria eta bizidunak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dugu: marrazoak, marmokak, itsas zaldiak, arrain tropikalak, manta arraina… Itsasoan barna genbiltzala zirudien, ederra izan da!!
Eta are ederragoa gurasoek prestatutako bazkaria lagunekin batera jatea eta elkarrekin jolasean ibiltzea.
Argazkiak ikusgai, hemen.
LURRASKARA IRTEERA LH2
2023/05/23
LH2ko ikasleak Lurraskara joan ginen maiatzaren 9tik 10era eta gutako askorentzat lehen aldia izan zen gaua etxekoengandik urrun pasatzen genuela. Ekintza ezberdinak gauzatuz, primeran pasa genuen. Gehien gustatu zitzaiguna diskotekan berandurarte dantzatzea izan zen eta zaldian ibiltzea. Etxekoei oparitxo bat ere ekarri genien, bertan eginiko ogia hain zuzen ere. Iadanik, hurrengoaren zain gaude.
Argazkiak ikusgai, hemen