EUSKAREREN EGUNA, 2021

2021/12/03

Gaur, abenduaren 3a,  euskararen eguna ospatu dugu.

LH5. eta 6. mailako ikasleak herri jolasetan aritu dira goizean eta arratsaldean, “Tess eta ni” filma ikusi dute Baztartxo antzokian. LH3. eta 4. mailako ikasleak, Ainhoa “Tutu”ren saio bikaina izan dute eta hain gurea den harri jasotze kirolari buruzko hainbat kontuz gozatu dute. LH 1. eta 2. mailakoak berriz, magia ikuskizun bikaina izan dute “Iago Magoa”ren eskutik. Azkenik, HHko ikasleek "Ekaintxou" pailazoaren txantxekin iribarre ugari egin dute.  

Argazki gehiago hemen

 

 

 

LH5. mailakoak TOPICen

2021/12/01

Xabier Munibe ikastolako LH5. mailako ikasleak Tolosako TOPICera joan ginen Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren 39. edizioa ikustera. Egun paregabea pasa genuen, benetan ikuskizun ederrak bezain harrigarriak ikusi genituen! Errepikatzeko moduko bizipena.

HH04.MAILA ATAUNEN

2021/12/01

Azaroaren 12an, Ataungo San Gregoriora joan ginen HH04koak. Bertakoek Barandiaran museoko ateak zabaldu zizkiguten eta Euskal Mitologiaren inguruko istorio, bitxikeria eta pasadizo ezberdinak kontatu zizkiguten. Martin Txiki eta Tartaloren bisita ere izan genituen. Ondoren bertako frontoian bazkaldu eta parkean jolastu genuen. Egun ederra pasa genuen!!

 

Argazki gehiago hemen

 

IKASTOLAKO DANBORRADA 2021

2021/11/29

Gaur ospatu dugu ikastolako danborrada.

Eguerdiko 12etan hasi dira danbor hotsak. Lehenengo "Diana", ondoren "Iriyarena" eta bukatzeko Azkoitiarra zen Kandido Beristainen "Gazteak" eta "Umore Ona" piezak jo dituzte.

Ederki aritu dira gure danbor-joleak!

Argazkiak hemen

AZAROAK 25: EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

2021/11/25

Urtero bezala Xabier Munibe ikastolako komunitateak Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna aldarrikatu du.

INDARKERIA MATXISTARIK EZ!

Argazki gehiago hemen