DONOSTIARA IRTEERA LH1

2023/06/05

Maiatzaren 30ean LH1eko ikasleak Donostiara irteera egin genuen. 

 

Urgull mendira igo eta bertatik hiri guztia ikusteko aukera izan genuen. Bertan hamaiketakoa jan eta indarberrituta txalupa hartzera joan ginen. Txalupan Santa Klara irlara joan ginen. Izugarrizko abentura izan zen. 

 

Santa Klaran, bazkaldu eta jolasteko denboraz gozatu genuen. Hori bai, bertako kaioekin eta berain arrautza zein txitekin kontu handiz ibili behar izan ginen. Mundial ibili ginen!

 

Argazkiak ikusgai, hemen

 

 

 

LH6KO IKASLEAK BERTSOLARI

2023/6/2

Maiatzaren 30ean LH6ko ikasleak Elkargunean izan ginen bapateko bertsoak botatzen. Ikasturtean zehar Irati Artetxerekin ikasitakoa jendaurrean praktikatzen jartzeko aukera paregabea izan genuen!

 

Ikusi argazkiak

 

Ikusi sarrerako bertsoak bideoan

 

BIDAIA AGENTZIA LH5

2023/6/1

Europara bidaia proiektuarekin bat, gure ikasleek bidaia agentzia bat sortzea dute helburu, europar kontinenteko herrialde desberdinetara bidaiatzeko informazio eta gomendio ugari emanaz. Ez galdu aukera eta animatu txoko berriak ezagutzera! 

 

Erakusketa ekainaren 19an izango da.

 9:00 -10:00 ikasleentzat.

11:00 - 12:00 familientzat.

 
 

 

 

LH5 ALBAOLA

2023/05/30

Lh5. mailako ikasleak, 3. hiruhilabeteko proiektuarekin lotuta Pasaiako Albaola itsas museora irteera egin genuen. Bertan, euskal arrantzaleek Ternuara (Kanada) egiten zuten bidaia ezagutu genuen eta San Juan itsasontziaren erreplika nola eraikitzen ari diren ikusteko aukera izan genuen. Eguraldia lagun, egun zoragarria pasa genuen. 

Argazkiak ikusgai, hemen

 

LH4 BEIREN EGONALDIA

2023/05/30

Ostegunean, maiatzak 25, bederatzietan LH4ko haur gehienak maletak hartu eta sarrera nagusian elkartu ginen Beirera joateko.

Iruñera iritsi ginenean, hamaiketakoa jan genuen. Ondoren, Plaza del Castillon argazkia atera eta zezenek egiten duten ibilbidea egitera abiatu ginen. Santo Domingoko aldapan San Fermini abestea ez zitzaigun ahaztu. Bazkaria bertako katedralaren inguruan dagoen Caballo Blancon egin genuen. Bertatik ederki ikusi genuen Iruñeko harresia.

 

Arratsaldean, Beirera heldu ginen eta bertako begiraleekin Erdi-aroko jantziak egin genituen. Gauean, ipuina, jolasak diskoteka, desfilea … 

Hurrengo egunean, Olitera joan ginen oinez eta bertako jauregian hainbat gauza harrigarri entzun eta ikusi genituen.

 

Neka- neka eginda baina pozik itzuli ginen Azkoitira.

 

Argazkiak ikusgai, hemen