LOTURA INTERESGARRIAK

 

Udaberri Guraso ElkarteaEinikaG Suite Hezkuntzan

 

 INFORMAZIOA ESKURA

 

                                 

 

       

 

 

GURASO BILERAK 2021-22 IKASTURTEA

2021/07/12

2021-22 ikasaturteko ikasturte hasierako guraso bilerak bi txandatan egingo dira;  lehenengo txandan zerrendaren lehen erdian agertzen diren ikasleen familiako kide bakarra gerturatuko da, eta bigarren txandan zerrendaren bigarren erdian agertzen diren ikasleenak. Zerrendak web orrian argitaratuko dira irailaren 1ean.

IRAILAK 2, osteguna:

  • HH02 (HHko sarrera nagusitik) lehenengo txanda15:00etan eta bigarren txanda 16:15etan.

  • HH03 (Ate gorritik; sarrera nagusiaren ondoan) lehenengo txanda 15:00etan eta bigarren txanda 16:15etan.

IRAILAK 6, astelehena:

  • HH04 (HHko sarrera nagusitik) lehenengo txanda15:00etan eta bigarren txanda 16:15etan.

  • HH05 (Ate gorritik; sarrera nagusiaren ondoan) lehenengo txanda 15:00etan eta bigarren txanda 16:15etan.

IRAILAK 7, asteartea:

  • LH1 (Ate gorritik; sarrera nagusiaren ondoan) lehenengo txanda 15:00etan eta bigarren txanda 16:15etan.

  • LH2 (Sarrera nagusitik) lehengo txanda 15:00etan eta bigarren txanda 16:15etan.

IRAILAK 8, asteazkena:

  • LH3 (Jangela ondoko atetik) lehenengo txanda 15:00etan eta bigarren txanda 16:15etan.

  • LH4 (Sarrera nagusitik) lehengo txanda 15:05etan eta bigarren txanda 16:20etan.

IRAILAK 9, osteguna:

  • LH5 (Jangela ondo atetik) lehenengo txanda 15:00etan eta bigarren txanda 16:15etan.

  • LH6 (Sarrera nagusitik) lehengo txanda 15:05etan eta bigarren txanda 16:20etan. 

LH5. MAILA URRATEGIRA

2021/06/25

Aurtengo ikasturte berezi honi amaiera emateko,  ekainaren 15 eta 16an Urrategira joan ginen goiz pasa egitera. Bero handia izan genuen, baina oso ondo ibili ginen bertako frontoian eta inguruko bazterretan. 

Argazki gehiago hemen

AGUR HAUR HEZKUNTZARI!

2021/06/21

Ederki amaitu dugu Haur Hezkuntza jolastuz, esperimentatuz, lanak eginez, lagunekin ondo pasaz… Orain udaz gozatzea tokatzen zaizue, merezita duzue eta!!

Irailean Lehen Hezkuntzako ateak irekita izango dituzue.

IZAN ZORIONTSU!!!! 

 

HH04. MAILAKO IKASTURTE BUKAERAKO IRTEERA

2021/06/21

Ikasturte bukaerako irteerak Intxausti parkera eta Txalon Errekara egin genituen. Eguraldiak lagunduta primeran pasatu genuen.

Argazki gehiago hemen

LH6.MAILAKO IKASLEEI AGURRA

2021/06/18

Gaur 6.mailako ikasleei agurra egin zaie, aurten ere ekintza hunkigarria izan da.

Ikastolan osatu duzuen ibilbidea bezain edarra izan dadila, DBHn hasiko duzuena. ZORTE ON!