LH4.MAILA BEIREN

2022/05/11

Historiako proiektuarekin lotuta, LH4. mailako ikasle eta irakasleok, maiatzaren 5 eta 6an Beirera joan ginen gaua pasatzera.

Beirera iritsi baino lehen, Erriberrin geratu ginen bertako jauregia ikusteko. Hamaiketakoa jan ondoren, taldekatzeak egin eta barrura sartzen hasi ginen. Bertako langileak gurekin etorri ziren eta jauregian aintzina bizi ziren errege eta erreginen istorioak kontatu zizkiguten. Jauregitik atera ginenean, Erriberriko plazan bazkaldu eta Beirerantz abiatu ginen.

Beirera heldu eta monitoreak gure zai zeuden. Maleta guztiak gure logeletan utzi eta ekintza desberdinak egiten hasi ginen. Taldea bitan zatitu eta batzuk erdi aroko jantziak egin zituzten eta beste batzuk kirol desberdinak. 8rak aldera afaldu, diskotekan dantza pixkat egin eta logeletara joan ginen.

Hurrengo goizean, jeiki eta maletak prest utzi genituen etxera bueltatzeko. Gosaldu eta ekintza berriak egitera joan ginen. Bazkaldu eta gero, argazki batzuk atera, autobusean sartu eta Azkoitira bueltatu ginen. Oso nekatuta geundenez, askok lo egin genuen bueltako bidaian.

Oso ondo pasatu genuen eta hurrengoan ere prest gaude bueltatzeko!!!

Argazki gehiago hemen

HH05.MAILA OÑATIN

2022/05/10

Apirilaren 5ean, bost urtekoak,  Oñatira joan ginen egun pasa. Bertan, parke ezberdinetan jolasteko aukera izan genuen. Ederki ibili ginen lagun artean pila bat gozatuz. 

Argazki gehiago hemen

LH3. MAILA ARRIKRUTZEN

2022/05/06

Historiaurrea proiektuarekin lotuta Arrikrutz kobazuloa ezagutzera joan ginen  eta esperientzia paregabea izan da.

Hasteko bi taldetan banatu eta historiaurrea noiz hasi, noiz bukatu eta  garai hartako atal bakoitzaren laburpena egin genuen. 

Ondoren, kobazuloak barrutik ezagutzeko aukera etorri zen. Mendez-mende urak harkaitzean zizelatutako paisai harrigarria: estalaktitak, estalagmitak …

Gainera ibilbidean lehoi baten hezurdura oso bat eta hartzaren arrastoak ikusi genituen.

Lurperatutako aztarnen bila ere aritu ginen eta bukaeran, bertako gidak sua piztea lortu zuenean, denon txaloak jaso zituen. 

Eguardian bazkaltzera joan ginen parke batera eta eguraldi ona lagun asko disfrutatu genuen.

Argazki gehiago hemen

LH2.MAILA LURRASKAN

2022/05/04

Aste Santutatik itzuleran urduritasunez iritsi ginen, izan ere, Lurraska baserri eskolara irteera genuen. Autobusez joan ginen Ajangizen dagoen baserri eskolara eta bertan gau bat igaro genuen. Baserria ezagutu ondoren, tailerretan parte hartu genuen bi egun horietan. 

Bertan zaldian ibili, animaliei jaten eman, baratza landu eta erroskilak  egiteko aukera izan  genuen. Gauean diskotekan ere dantzan ibili ginen eta  bukatu ondoren…lotara!  

Eguzkia lagun izan genuen, eta hori dela eta kanpoan jolastu ahal izan ginen.

Oso ondo pasa genuen!

Argazki gehiago hemen

HH04.MAILA AZPEITIAN

2022/04/28

Apirilaren 6an, autobusean sartu eta Azpeitiara joan ginen HH04-koak. Lehengo Azpeitiako azokara sartu eta bertako elikagunea bisitatu genuen bertako elikagaiak ikusiaz. Mermeladak erosi genituen eskolan hamaiketakoa egiteko, ze produktu ederrak ditugun gure inguruan.

Gero parke ezberdinetan ibili ginen gorputza mugitzen!!

Argazki gehiago hemen