KALITATEA HEZKUNTZAN

Kalitatea Hezkuntzan gure Hezkuntza Proiektua da, gure ikastola osoari eragiten diona: plangintzan, antolakuntzan, koordinazioan, ikas-irakas prozesuan, hobekuntza esparruetan, dokumentazioaren kudeaketan eta ebaluaketan.
Horregatik, gure ikastolak Ikasturteko planean lan-ildoak txertatu eta aurrera eramaten ditu, hezkuntza eskaintza hobetzeko proposamenak kontutan hartuz.
Familia, ikasle eta irakasle berrientzako Harrera prozedura aurrera eramaten du, familiei ikastolako antolaketa, zerbitzuak eta seme-alaben urteko programa azalduz eta eskura jarriz eta beraien asebetetzea neurtuz.
Ikasturte amaieran Kurtso azterketa egiten du, hurrengo ikasturterako programazioak prestatuz .
Lana errazteko Irakasle koadernoa erabiltzen du, ikasleen asistentzia, asteko programazioa, gelako jarduerak, helburu didaktikoak, jarrerak, ebaluaketa bakoitzaren emaitzak eta ikasle bakoitzaren erregistroa osatuz.
Irakasle eta langile ez irakasleen formazioa bultzatzen du eta nahiz kanpoko eta barneko auditoretzak egiten ditu.
Bestalde, Proiektu honetan parte hartzen dugun ikastetxe publikoek,  sarea osatzen dugu, partaide guztien artean lan talde koordinatuak bultzatu, esperientziak trukatu eta prestakuntza eta berrikuntza erraztuz.
Ikastetxe bakoitzak, sarearen partaide izanik eta ikaslearen hezkuntza integrala hizpide eta xehea hartuta, curriculuma planifikatzen dugu metodologia eta ebaluazioa zehaztuz.

 

Arduraduna: Itziar Izagirre