Gure metodologia, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza sistemak ezarritako Heziberri 2020, oinarrizko konpetentzien araberako planteamenduan oinarritzen da.

 

Oinarrizko konpetentziak,  pertsona guztiek beren burua errealizatzeko eta garatzeko, herritar aktiboak izateko, gizarteratzeko eta lan egiteko behar dituztenak dira. Ikasleek oinarrizko konpetentziak garatzea da hezkuntzaren azken helburua.

Hau guztia kontuan harturik gure metodologiak:

  1. 1.  Ikaslea aprendizaia-prozesuaren protagonista bihurtzen du.
  2. 2.  Ikaslearen autonomian laguntzen du.
  3. 3.  Ikasleen motibazioa bultzatzen du.
  4. 4.  Giro egokia sortzen du.
  5. 5.  Estrategia parte-hartzaileak proposatzen ditu.
  6. 6.  Aprendizaiaren funtzionaltasuna sustatzen du.
  7. 7.  Ikasitakoa, landutakoa, sortutako ekoizpena komunikatzeko aukera ematen du.
  8. 8.  Espazioak modu anitzetan antolatzeko  aukera ematen du.
  9. 9.  Prozesuari garrantzia ematen zaio.
  10. 10. Denbora tarteak malguak izateko aukera ematen du.
  11. 11. Aprendizaiari laguntzeko teknologia digitalez baliatzea errazten du
  12. 12. Askotariko informazio-iturri, baliabide eta materialak erabiltzea ahalbideratzen du.

Horrela aipaturiko metodologia gakoak lortu ahal izateko, Xabier Munibe ikastolan erabiltzen dugun eredu didaktikoa, PROIEKTUetan oinarritzen den eredua da.

Proiektu bidezko lanak ikasleen interesetatik abiatzen den ikaskuntza prozesua bultzatzen du.