OPA TALDEA: BILERAK

  • 2021/11/12 |

OPA taldeak antolatuta asteazken eta ostegunean familientzat bilera informatiboak izan ziren. Ordutegi aldaketaren inguruko informazioa eman zen bertan. Bertaratutako familien kezkak erantzun eta proposamenak jaso ziren.

Aurrerago, aipatu bezala, ordutegi aldaketaren inguruko galdetegia jasoko duzue familia guztiok. Animatu eta parte hartu!

OPA taldetik zuen partaidetza eskertu nahi dizuegu.