LH2. MAILA AQUARIUMEAN

  • 2021/11/15 |

Aurreko asteartean ,azaroak 9, LH2. mailakoak, lantzen ari garen proeiktuarekin lotuta, Donostiara joan ginen Aquariuma bisitatzera. 

Bale handi baten hezurdura ikusi genuen, Gipuzkoako azkenengo balearena! Arrain mota desberdinak ere ikusi genituen, itsas sugeak, itsas zaldiak, manta-arraiakā€¦, eta gainera nola jaten zuten ikusteko aukera izan genuen. Olagarroa bere ezkutalekutik gu agurtzera atera zen; Nemo eta Dory ere handik zebiltzan!

Ondoren itsasontzian Kontxako badiatik paseotxoa egin genuen eta Santa Klara uhartera bazkaltzera joan ginen. A ze plana! 

Eguraldia lagun, egun zoragarria igaro genuen!

Argazki gehiago hemen