IPUIN KONTALARIA LH2.MAILAN
- 2022/01/27 |
Aurreko asteartean, urtarrilaren 25ean, Lupe Lekuona ipuin kontalaria izan genuen gurekin ikastolan. A ze istorioak kontatu zizkigun! Ba al zenekiten Matrioxkak Errusiakoak direla eta bata bestearen barnean sartzen direla? Hori guztia berak ipuin zoragarri baten bidez kontatu zigun.
Gero beste ipuin batean piratekin urruti-urrutira joan ginen. A ze abentura!
Oso ondo pasa genuen!
Beste bat arte Lupe!