LH2.MAILA LURRASKAN
- 2022/05/04 |
Aste Santutatik itzuleran urduritasunez iritsi ginen, izan ere, Lurraska baserri eskolara irteera genuen. Autobusez joan ginen Ajangizen dagoen baserri eskolara eta bertan gau bat igaro genuen. Baserria ezagutu ondoren, tailerretan parte hartu genuen bi egun horietan.
Bertan zaldian ibili, animaliei jaten eman, baratza landu eta erroskilak egiteko aukera izan genuen. Gauean diskotekan ere dantzan ibili ginen eta bukatu ondoren…lotara!
Eguzkia lagun izan genuen, eta hori dela eta kanpoan jolastu ahal izan ginen.
Oso ondo pasa genuen!