LH4.MAILA BEIREN

  • 2022/05/11 |

Historiako proiektuarekin lotuta, LH4. mailako ikasle eta irakasleok, maiatzaren 5 eta 6an Beirera joan ginen gaua pasatzera.

Beirera iritsi baino lehen, Erriberrin geratu ginen bertako jauregia ikusteko. Hamaiketakoa jan ondoren, taldekatzeak egin eta barrura sartzen hasi ginen. Bertako langileak gurekin etorri ziren eta jauregian aintzina bizi ziren errege eta erreginen istorioak kontatu zizkiguten. Jauregitik atera ginenean, Erriberriko plazan bazkaldu eta Beirerantz abiatu ginen.

Beirera heldu eta monitoreak gure zai zeuden. Maleta guztiak gure logeletan utzi eta ekintza desberdinak egiten hasi ginen. Taldea bitan zatitu eta batzuk erdi aroko jantziak egin zituzten eta beste batzuk kirol desberdinak. 8rak aldera afaldu, diskotekan dantza pixkat egin eta logeletara joan ginen.

Hurrengo goizean, jaiki eta maletak prest utzi genituen etxera bueltatzeko. Gosaldu eta ekintza berriak egitera joan ginen. Bazkaldu eta gero, argazki batzuk atera, autobusean sartu eta Azkoitira bueltatu ginen. Oso nekatuta geundenez, askok lo egin genuen bueltako bidaian.

Oso ondo pasatu genuen eta hurrengoan ere prest gaude bueltatzeko!!!

Argazki gehiago hemen