LH3. MAILA IGELDON

Maiatzaren 31an goizean autobusa hartu eta Igeldora abiatu ginen. Denok dantzatuz, abestuz … poz-pozik heldu ginen.

Iritsi bezain laster, hamaiketakoa jan genuen eta bukatu ostean , funikularra hartu eta Igeldora igo ginen. Han “ Montaña Suizan” ibili pare bat aldiz eta jarraian laberintora sartu ginen, oso ondo pasatu genuen.

Dena bukatu eta berehala bazkaldu egin genuen eta gero Ondarretako hondartzara abiatu ginen. Eguraldia lagun genuelarik bi bainu hartu genituen eta hondarretan jolasean ederki pasatu genuen.

Etxerako ordua zenean, denok penetan, autobusa hartu eta etxera abiatu ginen. 

Eguna ezin hobea izan zen !

Argazki gehiago hemen