MATRIKULAZIOA: Bideoa, agiriak, izapideak on-line

Urtero bezala  ikastolan izena emateko epea egun hauetan  irekitzen da. Horretarako idazkaritzara zuzendu behar da, 2021ko urtarrilaren 18tik 29ra bitartean,  ondoren aipatzen diren agiriekin:

·            Gurasoen NANen fotokopiak, (AIZrena atzerritarren kasuan).

·            Ikaslearen eta bere gurasoen Familia Liburuko orrien fotokopiak.

·            Udalak emandako erroldatze-egiaztagiria.

·            Haurraren 2 argazki, nortasun-agiri neurrikoak.

·            Osakidetzako txartel urdinaren fotokopia.

·            Kutxaren edo banketxe baten kontu korronte zenbakia dakarren dokumentu baten fotokopia.

·            Ikasle berrien Harrera orria EUSKARAZ / ELEBITAN

·             Datu pertsonalen erabilera EUSKARAZ / ELEBITAN 

Horretarako ordutegia  goizeko 09:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 15:00tatik 17:00etara izango da.

2021 - 2022 ikasturterako matrikulazio kanpaina.                 

Interesdunak eskabide orria berak bete ahal izango du on-line, urtarrilaren 29ra arte, (egun hori barne) Hezkuntza Sailak horretarako prestatzen duen aplikazio informatikoaren bidez.

Bertara sartzeko klikatu 

Gero, eskabideak izapidetzen dituenean, datuak egiaztatuko ditu ikastetxeak, eta, zuzendu behar baditu, zuzendu egingo ditu.