STEAM - MATEMATIKA MANIPULATIBOA

Matematika eta zientzia konpetentziek gero eta garrantzi handiagoa dute gure curriculumean eta  gure eskolako egunerokotasunean ere gero eta presentzia handiagoa izatea garrantzitsua dela ikusten dugu.

Konpetentzi horiek garatzeko, gure ikasleek egiten ikasi behar dutela garbi dugu, hau da, kontzeptuak egoera desberdinetan aplikatzen eta komunikatzen. Matematika era manipulatiboan landuz, matematikak ikasleen eguneroko errealitatean duen presentziaz jabetzen laguntzen diela ikusi dugu eta kontzeptu eta edukien errepresentazio desberdinak egiten. Azken batean, matematika barneratzen eta hainbat egoeratan aplikatzen.

STEAM ikuspegiak, oinarrian konstruktibismoa, proiektuetan lan egiteko filosofia eta diziplinartekotasuna ditu.

STEAM programaran barruan matematika manipulatiboko ikastaro jaso da HH2 eta LH1eko ziklotan.  Modu errazean eta eduki gehiegirik gabe irakasleek ikaskuntza matematikoak eskuratzen dituzte, esperientzietan eta manipulazio-baliabideak erabiliz, hainbat material didaktikorekin, ondoren geletan txertatuz.

Arduraduna: Zuzendaritza taldea